AccorHotels Arena
AccorHotels Arena | |
---|---|
Accor Arena | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Udalerri barrutia | Parisko 12. barrutia |
Administrative quarter of Paris | Bercy |
Koordenatuak | 48°50′21″N 2°22′46″E / 48.8391°N 2.37949°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1984 |
Inaugurazioa | 1984ko otsailaren 3a |
Jabea | Parisko Udala |
Zuzendaria | Nicolas Dupeux (en) |
Kirola | tenisa |
Edukiera | 19.400 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Pierre Parat (en) Michel Andrault (en) Aydin Guvan (en) |
Egitura ingeniaritza | Jean Prouvé |
Kontaktua | |
Helbidea | 8, boulevard de Bercy 75012 Paris eta 8 Boulevard de Bercy, 75012 Paris |
Webgune ofiziala | |
AccorHotels Arena, jatorrian palais omnisports de Paris-Bercy (POPB) edo soilik Bercy ezaguna, Parisko 12. barrutian dagoen erabilera anitzeko barruti bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago, Frantziako Liburutegi Nazionalaren parean (eraikinaren ezkerraldean). Kirol-, musika- edo kultura-ekitaldietarako erabiltzen dute.
Piramide-forma du, eta kanpoko hormak belar maldatsuz estalita ditu. Sabaiko metalezko armazoia (Jean Prouvé ingeniariak egina) hormigoizko lau pilare erraldoik eusten dute. 55.000 m²-ko azaleratik, aretoak 3.500 eta 20.300 ikusle artean har ditzake ia kirol guztietara, baita nautikoetara ere, eta era guztietako ikuskizunetara. AccorHotels Arenak patinaje pista erraldoi bat ere hartzen du bere barnean. Areto nagusiak ikuskizunetarako funtzioak ere egiten ditu: operatik rock kontzertuetara.